Napoleonen gudarosteak Madrilgo patriotak fusilatu zituenekoa irudikatzen da, 1808ko maiatzaren 2an frantziarren okupazioaren kontra altxatu izanaren errepresalia gisa.
Frantziako soldaduak konposizioaren eskuineko aldean agertzen dira, hilko dituzten madrildarrak apuntatzen. Argiaren erabilerak areagotu egiten ditu eszenaren dramatismo eta tentsioa, heroiak erabat argitzen baititu. Horri esker, beren izaerak eta jarrerak ikus daitezke, pertsonaien azterketa psikologiko xehatu batean.
Obra hau eta bere senidea, 1808ko maiatzaren 2a Madrilen: Mamelukoen kontrako borroka (P748), batera egin zituen Goyak 1814an, Luis erregeordeak hala eskatuta. Fernando VII.a Madrilera itzuli zenean garaipen arkua dekoratzeko erabili zituzten lan hauek, bai eta maiatzaren 2ko gertakariak oroitzeko ere.
Ezkerreko behealdean, oihalak 1937. urtean (Espainiako Gerra Zibilaren garaian) izaniko kalteak ikus daitezke, obra Valentziara eramaterakoan hain zuzen ere.