Orestesen eta Piladesen eskaintza (San Ildefontso taldea)
Orestesen eta Piladesen eskaintza (San Ildefontso taldea)
Lupa
Zoom
Num. de referencia
P00028
Egilea
Anónimo
Izenburua
Orestesen eta Piladesen eskaintza (San Ildefontso taldea)
Datazioa
K.a. 10. urte ingurua
Teknika
Talla
Euskarria
Lienzo
Neurriak
161 cm x 233 cm x 56 cm
Eskola
Hispano-Flamenca
Gaia
Mitología
Ikusgai
Ez
Jatorria
Errege bilduma

San Ildefontso taldea 1623. urtean aurkitu zuten, Erroman, eta ehun urte geroago La Granja de San Ildefonsora eraman zuten.

Eskulturak Orestes eta Pilades irudikatzen ditu, adiskidetasunaren eredu ospetsuak. Sakrifizio bat eskaintzen ari dira, Tauridetik Artemisiaren irudiarekin (alboan duten estatuatxoa) itzuli izanagatik. Ekintza horri esker, Orestes libratu egin zen Jainkoak ezarritako zigorretik. Beste batzuen iritzian, baina, Kastor eta Polux anaiak dira eskultura honetako irudiak.

Aro modernoan, Antinooren erretratu erromatarra erantsi zioten ezkerreko soinari. Augustoren garaiko klasizismoko talde eskultoriko hau, garai hartako eklektizismoaren isla bikaina da.

Talde honi buruzko lehen berriak 1623koak dira. Erromako Villa Ludovisin zegoen aldi hartan, Massimi kardinalaren jabetzapean. Elizgizona hil ostean, Suediako Kristinaren bildumako zati izatera pasatu zen eta, ondoren, Espainiako lehen Errege borboiarenera; hots, Filipe V.arenera (1683-1746).

Ministerio de Cultura. Goberno de España; abre en ventana nueva
España es cultura; abre en ventana nueva
Copyright © 2012 Museo Nacional del Prado.
Calle Ruiz de Alarcón 23
Madrid 28014
Tel. +34 91 330 2800.
Todos los derechos reservados