Taldeentzako baldintzak
- Nahitaezkoa da aldez aurretik erreserba egitea; 24 ordu lehenago, gutxienez, Bisitariaren Arretarako Zentroaren bitartez eta +34 902 10 70 77 telefonoan.
- Talde moduan hartzeko, 8 lagunetik 30 lagunera arteko lagun-multzoa izan beharko da.
- Museoak talde-gida erabiltzera behartzen badu, sarrerarekin batera euro bat ordaindu beharko da, lagun bakoitzeko, zerbitzu horren alokairua; ekipamendu hori ez duten zerbitzuetan, noski.
- Gehienez ere ordu eta erdi egon daiteke Museoan; denbora hori betetakoan, taldea desegin egingo da, eta banakako moduan jarraitu ahal izango da bisitarekin.
- Ohikoa ez bada ere, aldi baterako erakusketetara ere sartu ahal izango dira taldeak. Kasu horietan, baina, beste bisita-baldintza batzuk ezarriko dira, bisiten ordutegiari, bisitaldiaren iraupenari eta talde bakoitzeko gehienezko lagun-kopuruari eta abarri dagokienez, Museoak kalitatezko bisita bermatzeko zehaztutako irizpideen arabera. Talde bakoitzerako baldintza eta prezioei eutsiko zaie.
- Taldeen lagun-kopuruei eta ordutegiei buruzko arauak aldatu egin litezke Museoan bisitari ugari badago.
Ikasle taldeak
- Ikastetxeetako (Lehen Hezkuntza, Bigaren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa) edo unibertsitateko ikasle-taldeak doan sartuko dira Museoan.
- Ikasle-taldeen bisitetarako, ezinbestekoa izango da Museoko leihatilan ikastetxearen aurkezpen-gutun bat aurkeztea. Ikastetxearen datuak, ikasleen datu akademikoak, bisitari-kopurua eta eguna adieraziko dira gutun horretan.
- Hamalau urtetik beherako bisitariek ezingo dute Museoa bakarka bisitatu; heldu batekin egon beharko dute.
Ordutegia
Astelehenetik larunbatera 10.00etatik 16.30ak arte
Igandeetan eta jaiegunetan 10.00etatik 15.30ak arte
Sarrera
Murillo atea.
Oso garrantzitsua: talde bisitaldiak ez dira gidatuak, estimatuko genuke ikasleak motxilarik gabe etortzea.
Kultur taldeak
- Kultur taldeentzako sarreraren prezioa 5 eurokoa izango da kide bakoitzeko, eta egun osorako balioko du.
- Kultur elkarte, erakunde, fundazio eta Arte Ederrekin lotutako graduondoko eskoletako kideek %50eko deskontua izango dute prezioan.
- Nahitaezkoa izango da horrelako sarrerak aldez aurretik erreserbatu eta erostea, bisitarien zerbitzura jarritako sistema telematikoen bidez.
- Prezio-murrizketa hori egiteko, taldearen kultur izaera egiaztatzen duen aurkezpen-gutuna aurkeztu beharko da leihatilan. Gutun horretan, erakundearen datuak, bisitan parte hartuko duten lagunen kopurua, bisita-eguna eta ordua agertuko dira. Egiaztatzea egin, eta murrizketarako baldintzak ez badira betetzen, murrizketari dagokion 5 euroko aldea ordaindu beharko da, kide bakoitzari dagokion tarifa orokorra ordaintzeko.
Ordutegia
Astelehenetik larunbatera 14.30etatik 16.30ak arte
Igandeetan eta jaiegunetan 14.30etatik 15.30ak arte
Sarrera
Jerónimos atea.
Oso garrantzitsua: Taldekako bisitaldiak ez dira gidatuak izango. Ezinbestekoa izango da Taldeentzat Sistema Gidatua–aren (irrati-gida transmisorea) erabilketa.
Turista-taldeak
- Turista-taldeentzako sarrera 10 euro kostako da lagun bakoitzeko, eta egun osorako balioko du.
- Nahitaezkoa izango da sarrerak aldez aurretik erreserbatzea eta erostea, bisitarien zerbitzura jarritako sistema telematikoen bidez.
- Turista-taldeetako kideek ez dute izango banakakoei dagokien doakotasun edo murrizketarik.
Ordutegia
Astelehenetik larunbatera 10.00etatik 16.30ak arte
Igandeetan eta jaiegunetan 10.00etatik 15.30ak arte
Sarrera
Jerónimos atea.
Oso garrantzitsua: Taldekako bisitaldiak ez dira gidatuak izango. Ezinbestekoa izango da Taldeentzat Sistema Gidatua–aren (irrati-gida transmisorea) erabilketa.
Taldeentzat gida-sistema
1 €/pertsona
Taldeentzat gida-sistema
Ezinbestekoa izango da bisitaldia bitartean gidariarentzat haririk gabeko mikrofono bat eta kide bakoitzarentzat azalpenak jarraitzeko aurikularrez osatutiko taldeentzat gida-sistemaren erabilera.
Eskuratzea webgunean egin daiteke webgunean bisitaldirako erreserba egiterakoan edo Museoko audiogiden erakusmahaietan (Jerónimos sarrerako atarian, Musen aretoan) Taldeentzat Gida-Sistena Tarifa: 1 €/pertsona).
Taldeentzat gida-sistema
1 €/pertsona
Zerbitzuaren beharrak direla-eta, aldatu egin litezke taldeentzako sarbideak.