Zerbitzuak
Prado kafetegia
Kafetegia eta jatetxe zerbitzua.
Ordutegia: 10:00etatik 19:30ak arte.
Abenduak 24 eta 31, urtarrilak 6: 10:00etatik 13:30ak arte.
Denda eta Prado Liburudenda
Ordutegia: 10:00etatik 19:30ak arte.
Abenduak 24 eta 31, urtarrilak 6: 10:00etatik 13:30ak arte.
Museoak informazio guneak ditu bisitarientzat sarrera guztietan:
- Jerónimos atea
- Musen Aretoa
- Goya-ren errotonda
Informazio zerbitzu telefonikoa, Bisitariarentzat Arreta Zentroaren bidez: 902107077
Audiogidak
Museoak audiogida erakusmahaiak ditu sarbideetan:
- Jerónimos atea
- Musen Aretoa
- Goya-ren errotonda
- Lehiatilak
Hizkuntzak: gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, italieraz eta alemanez.
- Bertsio osoa (250 lan): gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, alemanez eta italieraz
- Maisulan bertsioa (50 lan): galegoz, katalanez, euskaraz, errusieraz, portugesez, japonieraz eta txineraz
- Aldi baterako erakusketak bakarrik daude, gaztelaniaz eta ingelesez
Audiogidaren prezioa:
- Bilduma iraunkorra: 3,50 €
- Aldi baterako erakusketak: 3,50 €
- Konbinatua: (Bilduma Iraunkorra + aldi baterako erakusketa): 5 €
Nahi baduzu, audiogida zuzenean Interneten bidez erreserbatu daiteke
Audiogiden erakusmahaietan erabilgarri daude ere gidatutako taldeentzako bisitaldietan ezinbestekoak diren mikrofonoak eta aurikularrak, Museora gailu haiek gabe etortzen diren taldeentzat. Prezioa: 1 €/pertsona
Signoguías
Lengua de signos española para 15 obras maestras. Disponibilidad limitada. Reservas en el Centro de Atención al Visitante 902 10 70 77 o en el correo electrónico cavmuseodelprado@pyrenalia.es.
Kontsignak eta arropazaindegiak
- Museoak kontsignak eta arropazaindegiak ditu sarrera guztietan
- Segurtasun arrazoiengatik, ezinbestekoa izango da kontsignan uztea tamaina edo formagatik arriskutsutzat eduki daiteken edozein objetu
- Museoa ez da poltsa edo ekipajeetan gordetako objetu hauskorrek sufritu dezaketen hondatze edo kalteetaz erantzule izango
- Museoak doako haurtxoak eramateko aulkitxo, gurpil-aulki eta bastoiak ditu bisitarien eskura ibilaldia errazteko
Auditoriuma eta Konferentzia Gela
Edukiera: 414 pertsona (Auditorium) eta 48 pertsona (Konferentzia Aretoa)
Liburutegia
Casón del Buen Retiro Ikasketa Zentroa (Alfonso XII kalea,28)
Ordutegia: astelehenetik ostegunera 9:00etatik 17:00ak arte. Ostirala 9:00etatik 14:30ak arte. Udako ordutegia (ekainaren 16tik irailaren 15era) 9:00etatik 14:30ak arte
Erabilerraztasuna
- Museoak bereziki egokitutako igogailu, arrapal, oholtza eta komunak ditu pertsona ezinduen erabilpenerako
- Eskatzen duten bisitarien eskura doako gurpil-aulki eta bastoiak egongo dira kontsigna guztietan
- Pertsona ezinduen ibilgailuak Museoko Atearaino sar daitezke, aldez aurretik 902 10 70 77 telefonoan jakinarazita (48 ordu aurretik)
Haurtxoak
- Jaioberrientzako aulkiak dohainik sarrera guztietan
- Jaioberriak aldatzeko gelak gizonezkoen zein emakumezkoen komunetan
- Edoskitze aretoa
Osasun laguntza
Museoak mediku-kabinetea du .
Bisitaldirako gomendioak
- Sarrera eskura izan, litekeena da-eta bisitaldian eskatzea
- Zure eta gainontzeko bisitarien onurarako, ez erabili telefono mugikorra eta baxu hitz. Izan ere, artelanez gozatzeko ezinbestekoa da lasaitasun eta hausnarketa giroa izatea museoan
- Ugaritasun handieneko ordutegia 11:00etatik 13:30ak arte da
Bisitaldian betebeharrezko arauak
Prado Museo Nazionalak ez du baimentzen:
- Argazkiak ateratzea eta bideo grabaketak egitea aretoetan
- Museora 40 x 40 zmko baino poltsa, motxila edo pakete handiagoekin sartzea. Objektu horiek gordetzeko, arropazaindegi zerbitzua edo banakako armairuak erabil ditzakezu
- Aterkiak edo objektu zorrotz eta ebakitzaileak sartzea. Kontsigna zerbitzuan utzi beharko dituzu
- Museo barruan jatea edo edatea, Café Prado-an eta han zerbotutako produktuak izan ezik
- Jaioberriak eramateko motxilekin sartzea. Motxila horiek museoko edozein sarreratan utz daitezke, eta haien ordez haurtxoak eramateko aulkitxoak edo orgatxoak emango dizkizuete. Aulki edo orgatxo horien itzalkina itxita eraman beharko da museo barruan
- Aulki toleskorrak, bastoiak edo bestelakoak baimenik gabe erabiltzea