Num. de referencia
P00015
Egilea
Angelico, Fra
Izenburua
Deikundea
Datazioa
1426 ingurukoa
Teknika
Urrea; Tenpera
Euskarria
Ohola
Neurriak
194 cm x 194 cm
Eskola
Italiakoa
Gaia
Erlijioa. Itun Berria
Ikusgai
Bai
Jatorria
Convento de Santo Domingo, Fiesole, 1425/28-1611; duque de Lerma, para la iglesia de los Dominicos, Valladolid; pasó al monasterio de las Descalzas Reales, Madrid; desde donde ingresó en el Museo, 1861.

Florentziatik gertu dagoen San Domenico di Fiesoleko komenturako margotutako erretaula. Erdiko oholean Gabriel goiaingeruak Mariari estalpean egindako deikundea azaltzen da eta, ezkerreko aldean, Adan eta Eba paradisutik bota zituztenekoa. Gizakiaren kondenazioa eta salbazioa. Bankuan edo predelean, Andre Mariaren bizitzako pasarteak agertzen dira: Mariaren jaiotza eta San Joserekin ezkondu zenekoa, Mariak bere lehengusina Santa Isabel bisitatu zuenekoa, Jesus haurraren jaiotza, Haurra tenpluan aurkeztu zuenekoa eta Andre Mariaren lokartzea Kristo bere arima jasotzen ari zela.

Fra Angelicok, Angeliko dohatsua izenez ere ezaguna denak, erlijio gaiak bakarrik jorratu zituen, artea erlijio debozioaren alderdi gisa ulertzen baitzuen. Asko zaintzen zituen irudikatutako objektuen, naturaren eta pertsonaien xehetasunak zein kalitatea. Fra Angelicok Italiako tradizio gotiko berantiarreko estiloa eta Errenazimenduko lengoaia berria uztartzen ditu. Horren adibide da arkitekturak espazioaren aldetik duen sakontasuna: Brunelleschik gomendatutako moduan, apaindurarik gabeko agertoki koadratua hartzen du obraren oinarri gisa, baina artistaren lehen garaiko lanetan ohikoak diren hainbat akats agertzen dira bertan.

Ministerio de Cultura. Goberno de España; abre en ventana nueva
España es cultura; abre en ventana nueva
Copyright © 2014 Museo Nacional del Prado.
Calle Ruiz de Alarcón 23
Madrid 28014
Tel. +34 91 330 2800.
Todos los derechos reservados