Num. de referencia
P01174
Egilea
Velázquez, Diego Rodríguez de Silva y
Izenburua
Filipe IV.aren familia edo Meninak
Datazioa
1656 ingurukoa
Teknika
Olioa
Euskarria
Oihala
Neurriak
318 cm x 276 cm
Eskola
Espainiakoa
Gaia
Errege / Inperio erretratua
Ikusgai
Bai
Jatorria
Colección Real (Real Alcázar, Madrid, Cuarto bajo-pieza del despacho de verano, 1700, nº 286; Palacio Real Nuevo, Madrid, antesala de la Furriera, 1747, nº 4; Palacio Real Nuevo, Madrid, paso de tribuna y trascuartos, 1772, nº 4; Palacio Real Nuevo, Madrid, cuarto de la serenísima infanta-dormitorio, 1794, s.n.; Palacio Real, Madrid, pieza amarilla, 1814-1818, nº 4).

Filipe IV.aren alaba Margarita infantaren (1605-1665) erretratua, bere zerbitzariez edota «familiaz» inguratua, Madrilgo Alcazarreko gela batean.

Velázquezen koadrorik ospetsuenak konposizio konplexua du. Perspektiba erabiltzeko, argia islatzeko eta atmosfera irudikatzeko trebezia harrigarria nabarmentzen da bertan.

Interpretazio asko egin dira gaiaren eta bere irudikapenaren inguruan, baina gehienen iritzian pinturaren bikaintasuna aldarrikatzen da bertan, gainerako artisau ohituren gainetik. Velázquezek, oihalaren ezkerreko aldean bere burua koadroa margotzen erretratatzean, pinturaren gailentasuna adierazi zuen. Margarita infanta (1651-1673) konposizioaren erdialdean ageri da, zuriz jantzita. Inguruan, konpainiako damak (María Agustina de Sarmiento eta Isabel de Velasco «meninak»), gorteko bi bufoi (María Bárbola eta Nicolasito Pertusato), eta txakur mastin bat ditu. Infantaren atzealdean, dama-zaintzaile bat eta Marcela de Ulloa jabea ageri dira solasean, eta, atean, José Nieto aposentadorea.

Hondoko ispiluan, Filipe IV.a eta Mariana Austriakoa errege-erreginak (1634-1696) ageri dira islatuta. Konplexutasun ikaragarriko espazio-jokoa sortzen du horrek.

Ministerio de Cultura. Goberno de España; abre en ventana nueva
España es cultura; abre en ventana nueva
Copyright © 2014 Museo Nacional del Prado.
Calle Ruiz de Alarcón 23
Madrid 28014
Tel. +34 91 330 2800.
Todos los derechos reservados