Num. de referencia
P02825
Egilea
Weyden, Roger van der
Izenburua
Gurutzetik eraistea
Datazioa
1435 ingurukoa
Teknika
Olioa
Euskarria
Ohola
Neurriak
220 cm x 262 cm
Eskola
Flandeskoa
Gaia
Erlijioa. Itun Berria
Ikusgai
Bai
Jatorria
Capilla de los Ballesteros de Lovaina (Bélgica); adquirida por María de Hungría, para la capilla del Palacio de Binche; posteriormente enviado a España, a la capilla de El Pardo; Monasterio de El Escorial, 1574-1936; depositada en el Museo del Prado por la Junta Delegada de Incautación, Protección y Conservación del Tesoro Artístico Nacional, 1936; por Decreto de 02-03-1943 quedó establecido el depósito temporal, renovado en 1998 mediante Acta de regularización de Depósitos con Patrimonio Nacional.

Tournaiko maisu handiak Compassio Mariaen oinarritu du konposizioa; hots, Andre Mariak bere semearen sufrimenduaren eta heriotzaren aurrean bizi duen gupidan. Une hori irudikatzeko, Jose Arimateakoak, Nikodemok eta laguntzaile batek Jesusen gorpua eusten duten unea aukeratuko du margolariak; bien bitartean, Maria lurrera eroria da, ondoezik, eta San Joanek eta emakume santuetako batek eutsiko diote.

Obraren aberastasuna agerian uzten dute bai erabilitako material aberatsek —Mariaren gainjantziaren urdina garai hartako Flandesko pinturan erabilitako lapislazulirik puruenetakoa da—, bai dimentsio handiek, irudia ia eskala errealean baitago egina. Sakontasun gutxikoa da espazioa, urre koloreko egurrean egina. Bertan, Weydenek bere figurak irudikatzen ditu, bai eta goiko muturretako trazeriak ere —hor ere urre-koloreko egurra imitatuta—. Horrek, eta erdialdeko erremate laukizuzenak, eskultura polikromatuen tankera ematen diote. Gainera, engainu optikoak are eta indar handiagoa hartzen du Weydenek bere figurei ematen dien tankera plastikoari esker. Bere irakasle Robert Campin-en adibidea jarraitzen du, hasierako lan guztietan bezalaxe.

Weydenek maisutasunez maneiatzen ditu irudiak, espazioa hondoari eta aldeei dagokienez mugatua dela kontuan hartuta. San Joanen eta Magdalenaren kontrako mugimendu osagarriek ixten dute konposizioa. Espazio horretan Kristoren eta Mariaren gorputzak marrazten dituzten diagonal paraleloen jokoa gailentzen da, eta horrek pasio bikoitza uzten du agerian. Harrigarriak dira keinuak, sentimenduak adierazteko erabilitako moduak eta pertsonaiak lotzen dituen kurben eta kontrakurben jokoa.

Lovainako Baleztarien Kofradiak enkargatu zuen obra (egun Belgikan), Hesiz Kanpoko Andre Mariaren Elizako kaperarako. Beheko ertzetan balezta txikiak agertzen dira. Maria Hungariakoak erosi zuen XVI. mendean, eta bere iloba Filipe II.aren eskuetara pasatu zen ondoren. Honek Pardo jauregiko kaperan ipini zuen obra, harik eta 1574an Escorial jauregiari eman arte. Bertan egon zen urte hartatik 1939ra bitartean. Orduan, Prado Museo Nazionalera ekarri zuten, eta kontrapartida gisa Michel Coxieren kopia eman zitzaien.

Ministerio de Cultura. Goberno de España; abre en ventana nueva
España es cultura; abre en ventana nueva
Copyright © 2014 Museo Nacional del Prado.
Calle Ruiz de Alarcón 23
Madrid 28014
Tel. +34 91 330 2800.
Todos los derechos reservados