Taldeak

Taldeentzako baldintzak

  • Nahitaezkoa da aldez aurretik erreserba egitea; 24 ordu lehenago, gutxienez, Bisitariaren Arretarako Zentroaren bitartez eta +34 902 10 70 77 telefonoan.
  • Talde moduan hartzeko, 8 lagunetik 30 lagunera arteko lagun-multzoa izan beharko da.
  • Museoak talde-gida erabiltzera behartzen badu, sarrerarekin batera euro bat ordaindu beharko da, lagun bakoitzeko, zerbitzu horren alokairua; ekipamendu hori ez duten zerbitzuetan, noski.
  • Gehienez ere ordu eta erdi egon daiteke Museoan; denbora hori betetakoan, taldea desegin egingo da, eta banakako moduan jarraitu ahal izango da bisitarekin.
  • Ohikoa ez bada ere, aldi baterako erakusketetara ere sartu ahal izango dira taldeak. Kasu horietan, baina, beste bisita-baldintza batzuk ezarriko dira, bisiten ordutegiari, bisitaldiaren iraupenari eta talde bakoitzeko gehienezko lagun-kopuruari eta abarri dagokienez, Museoak kalitatezko bisita bermatzeko zehaztutako irizpideen arabera. Talde bakoitzerako baldintza eta prezioei eutsiko zaie.
  • Taldeen lagun-kopuruei eta ordutegiei buruzko arauak aldatu egin litezke Museoan bisitari ugari badago.

Ikasle taldeak

  • Ikastetxeetako (Lehen Hezkuntza, Bigaren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa) edo unibertsitateko ikasle-taldeak doan sartuko dira Museoan.
  • Ikasle-taldeen bisitetarako, ezinbestekoa izango da Museoko leihatilan ikastetxearen aurkezpen-gutun bat aurkeztea. Ikastetxearen datuak, ikasleen datu akademikoak, bisitari-kopurua eta eguna adieraziko dira gutun horretan.
  • Hamalau urtetik beherako bisitariek ezingo dute Museoa bakarka bisitatu; heldu batekin egon beharko dute.

Ordutegia

Astelehenetik larunbatera 10.00etatik 16.30ak arte

Igandeetan eta jaiegunetan 10.00etatik 15.30ak arte

Sarrera

Ikasle taldeak, Jerónimos atea.

Murillo atea astelehenetik ostiralera 10.00etatik 14ak arte

Hegoaldeko Galeria Jonikoa, "Heztearen artea" hezkuntza-programako bisita komentatuetarako eta dinamizatuetarako taldeen sarrera. Murillo atea, "Heztearen artea" bisita-tailerra hezkuntza-programako taldeen sarrera.

Oso garrantzitsua: talde bisitaldiak ez dira gidatuak, estimatuko genuke ikasleak motxilarik gabe etortzea.

Kultur taldeak

  • Kultur elkarte, erakunde, fundazio eta Arte Ederrekin lotutako graduondoko eskoletako kideek %50eko deskontua izango dute prezioan.
  • Nahitaezkoa izango da horrelako sarrerak aldez aurretik erreserbatu eta erostea, bisitarien zerbitzura jarritako sistema telematikoen bidez.

Ordutegia

Astelehenetik larunbatera 10.00etatik 16.30ak arte

Igandeetan eta jaiegunetan 10.00etatik 15.30ak arte

Sarrera

Jerónimos atea.

Oso garrantzitsua: Taldekako bisitaldiak ez dira gidatuak izango. Ezinbestekoa izango da Taldeentzat Sistema Gidatua–aren (irrati-gida transmisorea) erabilketa.

Turista-taldeak

  • Turista-taldeentzako sarrera 14 euro kostako da lagun bakoitzeko, eta egun osorako balioko du.
  • Nahitaezkoa izango da sarrerak aldez aurretik erreserbatzea eta erostea, bisitarien zerbitzura jarritako sistema telematikoen bidez.
  • Turista-taldeetako kideek ez dute izango banakakoei dagokien doakotasun edo murrizketarik.

Ordutegia

Astelehenetik larunbatera 10.00etatik 16.30ak arte

Igandeetan eta jaiegunetan 10.00etatik 15.30ak arte

Sarrera

Jerónimos atea edo Goya Alta atea.

Oso garrantzitsua: Taldekako bisitaldiak ez dira gidatuak izango. Ezinbestekoa izango da Taldeentzat Sistema Gidatua–aren (irrati-gida transmisorea) erabilketa.

Taldeentzat gida-sistema

1 €/pertsona

Taldeentzat gida-sistema

Ezinbestekoa izango da bisitaldia bitartean gidariarentzat haririk gabeko mikrofono bat eta kide bakoitzarentzat azalpenak jarraitzeko aurikularrez osatutiko taldeentzat gida-sistemaren erabilera.

Eskuratzea webgunean egin daiteke webgunean bisitaldirako erreserba egiterakoan edo Museoko audiogiden erakusmahaietan (Jerónimos sarrerako atarian, Musen aretoan) Taldeentzat Gida-Sistena Tarifa: 1 €/pertsona).

Zerbitzuaren beharrak direla-eta, aldatu egin litezke taldeentzako sarbideak.

Infografía animada con información sobre el acceso al Museo y la ubicación de sus colecciones

* Para visualizar correctamente la infografía necesita tener instalada la última versión de Flash Player

 
Ministerio de Cultura. Goberno de España; abre en ventana nueva
España es cultura; abre en ventana nueva
Copyright © 2014 Museo Nacional del Prado.
Calle Ruiz de Alarcón 23
Madrid 28014
Tel. +34 91 330 2800.
Todos los derechos reservados