Prezioak

Leihatilak

Aldez aurreko salmenta eta egunekoa

Kreditu txartelarekin edo eskudirutan ordain daiteke

Sarreraren prezioa

Bilduma eta bisita egunean ikusgai dauden aldi baterako erakusketak ikus daitezke sarrerarekin

Orokorra: 14 €

Orokorra + gida ofiziala: 23 €

Sarrera "Bi bisita urte berean": 20€

Murriztua: 7 €

(Akreditazioak leihatilan egin behar dira, dagokion agiri ofizialaren aurkezpenaren bidez, baliozkoa eta eguneratua, kasuaren arabera)

  • 65 urtetik gorako biztanleak
  • Familia ugarietako kideak
  • Gazte txartelaren jabeek
  • Astelehenetik larunbatera 18:00etatik 20:00ak arte eta igande eta jaiegunetan 17:00etatik 19:00ak arte bisitari guztiei aldi baterako erakusketentzat

Doakoa

Museorako sarrera doan izango da hurrengo kasuetan:

(Akreditazioak leihatilan egin behar dira, dagokion agiri ofizialaren aurkezpenaren bidez, baliozkoa eta eguneratua, kasuaren arabera)

  • 18 urte baino gazteagoak
  • Ikasleak 18-25 urte
  • Pertsona ezinduak, aukera-berdintasun, diskriminazio eza eta ahalmen urriko pertsonentzako erabateko sartze erraztasunari buruz abenduaren 2ko 51/2003 Legearen 1.2 artikuluak ezarritako definizioaren arabera. Ezintasun iraunkor absolutua duten bisitari pentsiodunen kasuan, laguntzen dieten pertsonak ere doan sar daitezke, baldin eta laguntza hori ezinbestekoa bada bisitaldia egin ahal izateko
  • Langabezi egoera ofizialean dauden Europar Batasuneko biztanleak
  • Ondorengo kideak:
    • Real Patronato Museo Nacional del Prado
    • FAMP (Prado Museoaren Lagunen Fundazioa)
    • APME (Espainiako Museologoen Elkarte Profesionala)
    • ANABAD (Artxibozainen, Liburuzainen eta Museologoen Elkarte Nazionala)
    • AEM (Museologoen Espainiako Elkartea)
    • ICOM (Museoen Nazioarteko Kontseilua)
    • Historiaren Errege Akademia
    • Arte Ederretako San Fernando Errege Akademia
    • Espainiako Errege Akademia
  • Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko estatuko museotarako langileak
  • Museoaren edukiekin lotura zuzena daukaten irakasleak, beren eginkizunetan diharduten bitartean
  • Familia ugariak: heldu bat eta gutxienez hiru ondorengo ahaide edo bi horietako bat ezgaitua baldin bada. Familia ugarien kasuan, honako gau izango da aldez aurretik doaneko sarrerak eskuratzeko prozedura. Fax bat bidali beharko da Bisitariaren Arretarako Zentrora, 902 10 70 77 zenbakira, honako informazio honekin: familia ugariaren agiriaren kopia, dagokion autonomia erkidegoak egindakoarena; familia ugariaren agiri horretan sartuta dauden kideen izen-abizenak, bisitara joango direnenak; harremanetarako telefonoa eta posta elektronikoa; helbidea; bisita-eguna eta ordua
  • Turismo gidari ofizialak
  • Kazetariak
  • Bisitari guztientzat (Bilduma): Astelehenetik larunbatera 18:00etatik 20:00ak arte eta igande eta jaiegunetan 17:00etatik 19:00ak arte eta ordutegi osoan azaroak 19, baita Museoen Nazioarteko ospakizunaren egunean ere

Eskaintza berezia: Gida + Sarrera: 23 €

Pradoko Gida Pradoko Museoaren argitalpen ofiziala da. Laurehundik gora irudi ditu, eta Bilduma oso-osoa erraz ikusteko aukera ematen du; osagarri ezinbestekoa da bisita egiteko eta ondoren gogoratzeko.

tarifa orokorreko bananako 100 sarreratik aurrera, 1 e-ko hobaria sarrera bakoitzeko

Abonamenduak

Leihatilan salmenta zuzena.

Paseo del Arte: 25,6 €

Artearen ibilbidea abonuak Pradoko Museora bisita bat egiteko aukera ematen du, Bildumaz eta behin-behineko erakusketez gozatzeko; baita Thyssen Bornemisza Museora eta Reina Sofia Museora ere, abonua egiten denetik urtebeteko epean, sarreren prezioaren gaineko %20ko deskontuarekin.

Estatuko Museoetarako Urteko Txartela (Estatuko Museoetarako Urteko Txartela): 36.06 €

Urtebetez Prado Museo Nazionaleko eta estatuko museo guztietarako sarrera indibiduala baimentzen du.

Leihatilan bakarrik saltzen da.

Saltzaile automatikoak

Egunerako eta kreditu txartelarekin ordaintzeko tarifa orokorreko banakako sarreren salmenta esklusiboa.

Terminal automatikoak Goya plazan daude, leihatilen ondoan.

Webgunea

Salmenta aurreratua eta sarreren erreserba Bisitariarentzako Arreta Zentroaren bidez Leiho berria

Tel.:
902 10 70 77
Faxa:
902 10 70 77
  • Sarreren salmenta aurreratua, bisita-eguna baino 24 ordu lehenago arte
  • Tarifa orokorreko 100 sarreratik gorako paketeen erosketetan, kudeaketa gastuak guztizko prezioan sartuta daude
  • Murrizketaren edo doakotasunaren onura izan dezaketen taldeetako kide izatearen egiaztatzea bisita-egunean egingo da, leihatilan, dagokion agiri ofiziala, balioduna eta eguneratu,aurkeztuta. Akreditazioa ez bada balioduna, bisitariak diferentzia ordaindu beharko du eta sarrera arrunt bat erosi
  • Taldeak: 14 €/pertsona bakoitzeko

Sarreren salmenta aurreratua  Leiho berri  batean zabaldu

Taldeentzat sarrera erreserba Leiho berri  batean zabaldu

Infografía animada con información sobre el acceso al Museo y la ubicación de sus colecciones

* Para visualizar correctamente la infografía necesita tener instalada la última versión de Flash Player

 
Ministerio de Cultura. Gobierno de España; abre en ventana nueva
España es cultura Spain is culture
Portal de la transparencia. Gobierno de España
Copyright © 2015 Museo Nacional del Prado.
Calle Ruiz de Alarcón 23
Madrid 28014
Tel. +34 91 330 2800.
Todos los derechos reservados