Zerbitzuak eta gomendioak

Zerbitzuak

Informazio guneak

Museoak informazio guneak ditu bisitarientzat sarrera guztietan:

  • Jerónimos atea
  • Musen Aretoa
  • Goya-ren errotonda

Horietan, doan banatzen dira:

  • Museoaren Planoa ingelesez, frantsesez, italieraz, japonieraz, portugesez, alemanez, errusieraz, txineraz, koreeraz, katalanez, euskaraz, galizieraz eta valentzieraz dago eskuragarri
  • Behin-behineko erakusketen liburuxka, gaztelaniaz eta ingelesez
  • Hileko eta hiruhileko ekintzen liburuxka, gaztelaniaz
  • Pista jokoa, material didaktikoa gaztelaniaz eta ingelesez, 8-12 urteko haurrak dituzten familien bisitetarako

Informazio zerbitzu telefonikoa, Bisitariarentzat Arreta Zentroaren bidez: 902107077

Audiogidak

Museoak audiogida erakusmahaiak ditu sarbideetan:

  • Jerónimos atea
  • Musen Aretoa
  • Goya-ren errotonda

Hizkuntzak: gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, italieraz eta alemanez.

  • Bertsio osoa (250 lan): gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, alemanez eta italieraz
  • Maisulan bertsioa (50 lan): galegoz, katalanez, euskaraz, errusieraz, portugesez, japonieraz, koreeraz eta txineraz
  • Aldi baterako erakusketak bakarrik daude, gaztelaniaz eta ingelesez

Audiogidaren prezioa:

  • Bilduma iraunkorra: 3,50 €
  • Aldi baterako erakusketak: 3,50 €
  • Konbinatua: (Bilduma Iraunkorra + aldi baterako erakusketa): 5 €

Nahi baduzu, audiogida zuzenean Interneten bidez erreserbatu daiteke

Audiogiden erakusmahaietan erabilgarri daude ere gidatutako taldeentzako bisitaldietan ezinbestekoak diren mikrofonoak eta aurikularrak, Museora gailu haiek gabe etortzen diren taldeentzat. Prezioa: 1 €/pertsona

Haurrentzako audio-gidak

  • 5-12 urteko haurrentzat gomendatua
  • Gaztelaniaz eta ingelesez eskuragarri; sarrera bat eta Bildumako 21 maisulanen inguruko azalpena ere badaude
  • Mailegua doan, heldu laguntzaile batentzako beste bat alokatuta

Taldea gidatzeko sistema (mikrofonoa eta entzungailuak)

  • Ikasle taldeekin izan ezik, nahitaezkoa da taldeen bisitetan erabiltzea

Prezioa: 1 € / pertsona bakoitzeko

Zeinu-gidak LSE

  • Bisitari gorrentzat
  • Bildumako 50 maisulanen inguruko azalpena eres artzen da
  • Doako mailegua. Erabilgarritasun mugatua. Erreserbak, Bisitariarentzako Arreta Zentroan (902107077) edo cavmuseodelprado@pyrenalia.es helbide elektronikoan

Begizta magnetikoarekin egokitutako audio-gida

  • Audifonoa edo inplante koklearra duten bisitarientzat
  • Prezioak: audio-gidak ikusi

Kontsigna eta jantzi-gordetegia

  • Museoak doako jantzi-gordetegi eta kontsigna zerbitzua dauka sarrera guztietan, bisitariek euren beroki, poltsa, aterki eta objektuak uzteko; erosoago ibiltzeko, horien tamainagatik edo segurtasun arrazoiengatik aretoetan sartu ezin daitezkeenak, alegia /li>
  • Ondorengo hauek ezin dira kontsignan utzi:
    • Duten tamainagatik segurtasun eskanerretik pasa ezin daitezkeen motxila, maleta edo poltsak
    • Elikagaiak eta edariak
    • Objektu artistikoak (koadroak, eskulturak eta abar)
    • Su-armak edo material arriskutsuak.
  • Museoak ez du bere gain hartuko bere zaintzapean utzitako poltsa edo ekipajeetan gordetako objektu hauskorren hondatze edo kalteen erantzukizunik/li>
  • Museoak haurtxoentzako aulkiak, aurki gurpildunak eta makilak ditu, doan, bisitarien zerbitzura, ibilbidea errazago egiteko

Irisgarritasuna

  • Museoko ibilbidea ezintasun fisikoa duten pertsonentzat egokituta dago, Villanueva eraikinaren lotura-gune batzuk izan ezik; izan ere, horien eraikuntza-ezaugarriek zaildu egiten du egokitzea, eta konponbideak aztertzen ari dira
  • Komun egokituak ditu Museoak
  • Aulki gurpildunen eta makilen doako mailegu-zerbitzua, kontsignan
  • Begizta magnetikoko keinu-gida eta audio-gida zerbitzua, entzumen urritasuna duten pertsonentzat
  • Espainiako keinu-hizkuntzako arreta pertsonalizatua, leihatila eta informazio-guneetan
  • Begizta magnetikoa Auditoriumean
  • Prado guztiontzat hezkuntza programaren garapena, urritasun fisiko, sentsorial edo intelektuala duten pertsonentzako ekintza espezifikoekin, ekintza didaktikoekin eta sormen artistikoaren ingurukoekin
  • Espainiako keinu-hizkuntzaren interpreteak, hezkuntza arloko hainbat ekintzatan (hitzaldiak, gakoak, ibilbide didaktikoak, familientzako bisita-tailerrak, Prado gaztea eta abar)
  • Soinu-anplifikadoreak pertsona hipoakusikoentzat, erakusketa-aretoetan programatutako ekintzetan

Haurtxoak

  • Jaioberrientzako aulkiak dohainik sarrera guztietan
  • Jaioberriak aldatzeko gelak gizonezkoen zein emakumezkoen komunetan
  • Edoskitze aretoa

Osasun laguntza

Osasun Zerbitzua dauka Museoak, bisitariren batek ondoezen bat edo ezbeharren bat edukiz gero kasu egiteko.

Prado kafetegia

Kafetegia eta jatetxe zerbitzua.

Ordutegia: 10:00etatik 19:30ak arte.

Abenduak 24 eta 31, urtarrilak 6: 10:00etatik 13:30ak arte.

Denda eta Prado Liburudenda

Ordutegia: 10:00etatik 20:00ak arte.

Abenduak 24 eta 31, urtarrilak 6: 10:00etatik 14:00ak arte.

Auditoriuma eta Konferentzia Gela

Edukiera: 414 pertsona (Auditorium) eta 48 pertsona (Konferentzia Aretoa)

Liburutegia

Casón del Buen Retiro Ikasketa Zentroa (Alfonso XII kalea,28)

Ordutegia: astelehenetik ostegunera 9:00etatik 17:00ak arte. Ostirala 9:00etatik 14:30ak arte. Udako ordutegia (ekainaren 16tik irailaren 15era) 9:00etatik 14:30ak arte

Bisitaldirako gomendioak

  • Sarrera eskura izan, litekeena da-eta bisitaldian eskatzea
  • Zure eta gainontzeko bisitarien onurarako, ez erabili telefono mugikorra eta baxu hitz. Izan ere, artelanez gozatzeko ezinbestekoa da lasaitasun eta hausnarketa giroa izatea museoan
  • Ugaritasun handieneko ordutegia 11:00etatik 13:30ak arte da

Bisitaldian betebeharrezko arauak

Prado Museo Nazionalak ez du baimentzen:

  • Argazkiak ateratzea eta bideo grabaketak egitea aretoetan
  • Museora 40 x 40 zmko baino poltsa, motxila edo pakete handiagoekin sartzea. Objektu horiek gordetzeko, arropazaindegi zerbitzua edo banakako armairuak erabil ditzakezu
  • Aterkiak edo objektu zorrotz eta ebakitzaileak sartzea. Kontsigna zerbitzuan utzi beharko dituzu
  • Museo barruan jatea edo edatea, Café Prado-an eta han zerbotutako produktuak izan ezik
  • Jaioberriak eramateko motxilekin sartzea. Motxila horiek museoko edozein sarreratan utz daitezke, eta haien ordez haurtxoak eramateko aulkitxoak edo orgatxoak emango dizkizuete. Aulki edo orgatxo horien itzalkina itxita eraman beharko da museo barruan
  • Aulki toleskorrak, bastoiak edo bestelakoak baimenik gabe erabiltzea

Infografía animada con información sobre el acceso al Museo y la ubicación de sus colecciones

* Para visualizar correctamente la infografía necesita tener instalada la última versión de Flash Player

 
Ministerio de Cultura. Gobierno de España; abre en ventana nueva
España es cultura Spain is culture
Portal de la transparencia. Gobierno de España
Copyright © 2015 Museo Nacional del Prado.
Calle Ruiz de Alarcón 23
Madrid 28014
Tel. +34 91 330 2800.
Todos los derechos reservados