Duererrek gorputz erdiz eta apurtxo bat moztuta margotu zuen bere burua. Paisaia menditsu batera ematen duen leiho bat ageri da bere ondoan. Apaindura beltzak dituen jipoi zuria eta urre koloreko parpailadun alkandora ditu soinean, ile luzea, marra zuri-beltzak dituen borladun kapela, kapa nabarra eta antxume larruzko eskularruak. Margolariak bere egoera sozialak sortzen dion handikeria adierazi nahi du; hala erakusten dute aukeratutako arropa dotoreek eta aristokratikoek, bai eta ikusleari zorrotz begiratzeak ere, lasaitasun harroz.
Nabarmentzekoak dira xehetasunen ugaritasuna, kalitateak tratatzeko zehaztasuna eta kolore distiratsuak, urre kolore kutsukoak. Guztia ere berebiziko zehaztasuna duen margoak lagunduta.
Margolaria pozik zegoen artista gisa zuen trebeziarekin. Hala erakusten du leiho barreneko inskripzioan alemanez idatzita dagoenak: «1498, nire itxuraren arabera margotuta. Hogeita sei urte nituen. Albrecht Duerer».
Filipe IV.arentzat erosi zuten, Ingalaterrako Karlos I.aren enkantean.