Koadroak Jacob patriarkaren amets misteriotsua irudikatzen du, Genesi liburuak kontatzen duen moduan: lotan ageri da, ezkerreko besoaren gainean etzanda. Bere atzealdean arbola bat dago. Beste aldean, berriz, argi eskala; bertatik igotzen eta jaisten dira aingeruak.
Riberak diskurtso metaforikoa eraikitzeko zuen gaitasun teknikoa erakusten digu obra honek. Artzaina zelaian atseden hartzen ari deneko hau, Bibliako atalik ezagunenetako bat da. Modu solidoan marraztutako pertsonaiaren lehen planoak eta eszenaren trazu errealistak lagunduta, egia bihurtzen da zeru grisaren eta urdinaren pean argi-sorta batean deskribaturiko ametsa.
Riberak koloreetarako duen zentzu fina nabarmentzen du obra honetan, bai eta konposiziorako gaitasun aparta ere, diagonalean kontrajartzen baititu lehen planoko bolumenak.
Ziur aski, Jerónimo de la Torrek 1658. urteko inbentarioan aipatzen dituen koadroetako bat izango da, bere sendiaren esku egon baitzen Jacoben ametsa, 1718. urtera arte. 1746an Elisabet Farnesio erreginaren pinturen artean agertu zen eta Murillori egotzi zioten koadroaren egiletza.