Andre Maria munduaren eta ilargi erdiaren gainean ageri da, Jatorrizko Bekatuaren sugea zanpatzen ari dela. Koroa gisa Espiritu Santuaren usoa du, eta aingeruz eta Mariaren sinboloetako batzuez inguratuta dago (zitoria, palmondoa, iturria eta ispilua). Jatorrizko bekaturik gabe sortu zen Andre Maria Sortzez Garbia irudikatzeko modu tradizionala da honakoa.
Obra hau Errege-erreginek eskatu zuten, Aranjuezko San Paskoal elizarako.
Oihal hau egiteko erabilitako zirriborroa Londresko Courtauld Institute Galleries-en dago gordeta.