formularioRDF
The itinerary <em>TITULORECORRIDO</em> has been successfully created. Now you can add in works from the Collection browser
<em>TITULOOBRA</em> added to <em>TITULORECORRIDO</em> itinerary

Bisitatu

ORDUTEGIAK

  • Astelehenetik larunbatera:: 10-20 h
  • Igande eta jaiegunetan: 10-19 h
  • Itxita: Urtarrilak 1, maiatzak 1, abenduak 25
  • Ordutegi murriztua:
    (10-14 h):
    Urtarrilak 6, maiatzak 24, abenduak 31

TARIFAK

Sarrerak erosi
  • Sarrera orokorra: 15 €
  • Sarrera murriztua: 7,50 €
  • Doako sarrera: Sarrerak erosi

MUSEOAREN PLANOA

Esploratu Museoko aretoak eta artelan eta zerbitzu nagusien kokapena plano digitalean

TARIFAK

Imagen de la Galería Central del Museo del Prado

Sarrera orokorra

15 €

Audio-gida

Sarrera + 5 €

Sarrera murriztua

7,50 €

65 urtetik gorakoak.

Gazte txartelaren titularrak.

Familia ugariko kideak.

Bisita gidatua + sarrera

10 €

Imagen del Claustro del Museo del Prado

Bisita pribatua 9:00etatik 10:00etara

50 € / pertsona

Museoa ireki aurretik bilduma edo aldi baterako erakusketak bisitatzeko aukera ematen du.

Bisitariek beren gidaria eraman behar dute.

Gutxienez 12 pertsona.

Sarrerak gutxienez 72 ordu lehenago erosi behar dira.

Beste baldintza batzuk: galdetu cav@museodelprado.es helbidean edo 910 68 30 01 telefonoan.

Sarrera + la guía del prado gidaliburua

24 €

Doako sarrera

18 urtetik beherakoak.

Ikasleak (18-25 urte).

Artearen adarreko graduko eta graduondoko ikasleak (25 urtetik gorakoak).

% 33ko edo hortik gorako desgaitasun maila duten pertsonak.

Legez langabezia egoeran dauden pertsonak.

Jarduneko irakasleak.

Familia ugariak: gutxienez heldu bat eta hiru seme-alaba, edo bi, baldin eta batek desgaitasunen bat badu.

Turismo Gidari Ofizialak, kazetariak eta ICOMeko kideak.

Artearen ibilaldia abonua

32,80 €

Erosketaren egunetik urtebeteko epean Prado Museoan, Reina Sofia Museoan eta Thyssen-Bornemisza Museoan bisita bana egiteko aukera ematen du.

TALDEENTZAKO BALDINTZAK

9 eta 20 pertsona bitarteko taldeak (hezkuntza‑taldeak izan ezik, gehienez 30 pertsonara arte), gida, irakaslea edo arduraduna barne.

Nahitaezkoa da aldez aurretik erreserba egin eta sarrerak erostea.

Taldeko bisitak gehienez ordu eta erdi iraun dezake.

Taldeak gidatzeko sistema nahitaez erabili behar da, 18 urtetik beherakoen taldeen kasuan eta 9:00etatik 10:00etarako bisita pribatuetan izan ezik.

Jeronimos eraikineko aldi baterako erakusketen kasuan, taldeko bisitetan gehienez 15 lagunek parte har dezakete, gidaria edo irakaslea barne.

TALDE MOTAK

Visitantes en el Museo del Prado

Sarrera orokordun taldea

15 € / pertsona + 15 € taldeko erreserba

Sarreraren prezioa osorik ordaindu behar duten taldeen bisita, Prado Museoko bilduma ikusteko.

Sarrera murriztudun taldea

7,50 € / pertsona + 10 € taldeko erreserba

Izaera kulturaleko taldeak, hala nola Museoekin, Kultura Ondarearekin eta Arte Ederrekin lotura duten elkarteak, erakundeak, fundazioak eta graduondoko eskolak.

Doako sarreradun taldea

5 € taldeko erreserba

Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako, Graduko edo Graduondoko hezkuntza taldeak, irakasleek lagunduta.

Eskola umeentzako programa

60 € / taldea

Zenbait motatako bisita gidatuak gaztelaniaz, Museoko hezitzaileek eskainiak. Hezkuntza maila desberdinetara egokituta daude: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa.

Informazio gehiago

'Bisita pribatua 9:00etatik 10:00etara' taldea

50 € / pertsona

Museoa ireki aurretik bilduma edo aldi baterako erakusketak bisitatzeko aukera ematen du.

Taldeak bere gidaria ekarri behar du. Gutxienez 12 pertsona.

9:00etatik 10:00etarako bisitarako sarrerak gutxienez 72 ordu lehenago erosi behar dira.

ZERBITZUAK ETA ERRAZTASUNAK


Prado Museoak konpromisoa hartua du, mundu guztiak bere bildumak ezagutzeko aukera izan dezan, eta hori bermatzeko, oso kontuan hartzen ditu desgaitasunen bat, mugikortasun mugatua edo premia espezifikoak dituzten bisitarien beharrak, Prado guztientzat irisgarria izatea lortzeko

DESGAITASUNA DUTEN BISITARIENTZAT SARRERAK ETA LEHENTASUNEZKO SARBIDE

Udal aparkalekuak desgaitasun txartelarekin

OZTOPORIK GABEKO MUSEOA

AHOLKUAK


Bisita guztientzat atsegina izan dadin, Museora etorri aurretik hartu kontuan arau eta gomendio hauek:

Museoa bisitatzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik sarrera erostea, izan online (bakarkako bisita eta taldekoa) edo leihatilan (bakarkako bisita).

Museorako sarrera pertsonala eta besterenezina da; behin bakarrik erabil daiteke, eta bisita amaitu arte gordetzea komeni da.

14 urtetik beherakoek heldu batekin etorri behar dute.

Debekatuta dago eraikinean honako hauekin sartzea:

  • Armak, munizioa eta substantzia edo material arriskutsuak.
  • Segurtasun eskanerraren kontrola pasatzeko handiegiak diren objektuak edo fardelak.
  • Animalia oro, itsu txakurrak edo animalia laguntzaile terapeutikoak izan ezik, dagokien egiaztagiriarekin.
  • Patineteak, monopatinak, bizikletak edo patinak.
  • Artelanak.
  • Segurtasun langileei artelanentzat edo pertsonentzat arriskutsua iruditzen zaien beste edozein objektu.

Honako hauek ezin dira aretoetan sartu, eta kontsignan utzi behar dira:

  • Bizkar zorroak.
  • Altueran edo zabaleran 40 x 40 cm edo gehiago dituzten maletak, poltsak eta paketeak.
  • Aterki ez-tolesgarriak eta punta metalikoa duten bastoiak.
  • Objektu zorrotz eta ebakitzaileak.
  • Elikagaiak eta edariak, baldin eta bizkar zorroen edo poltsen barruan gordeta badaude.
  • Aulki tolesgarriak eta aulki motako bastoiak edo antzekoak (aldez aurretik baimena izan ezean).
  • Segurtasun langileei artelanentzat edo pertsonentzat arriskutsua iruditzen zaien beste edozein objektu.

Ezin dira argazkiak atera, ezta grabaketak egin ere.

Debekatuta dago jatea eta edatea, kafetegiko espazioetan izan ezik.

Papera (gehienez A4) eta arkatza ez diren beste material batzuekin kopiak egin nahi badira Museoko aretoetan, Kopien Bulegoari baimena eskatu behar zaio (oficina.copias@museodelprado.es) eta ezarrita dagoen tarifa ordaindu behar da.

Gogoratu


Zure bisitaz ahalik eta gehien gozatzeko, gogoratu:

Erosi sarrerak online, itxaronaldiak ekiditeko.

Errespetatu artelanekiko segurtasun distantzia.

Ez altu hitz egin, eta, ahal dela, ez erabili telefono mugikorra.

Erabili baliabide digitalak, gurekin batera ingurumena zaintzen laguntzeko.

ARMAIRUAK ETA SARBIDEAK

Fotografía de la Puerta de Jerónimos

Armairuak, jeronimoseko atea eta goyaren atea

Carrer Felipe IV s/n

GARRAIOA

AUTOBUSAK

001 10 14 27 34 37 45 C03

Informazio gehiago: EMT


METROA

1 2

Hurbilen dauden geltokiak

Estación del Arte (800 m)

Banco de España (650 m)

Retiro (1,3 km)

Informazio gehiago: Madrilgo metroa


ALDIRIKOAK ETA RENFE BIDAIARIAK

C1 C2 C3 C3A C4 C5 C7 C8 C10

Hurbilen dauden geltokiak

Atocha RENFE geltokia (1 km)

Recoletos (1,1 km)

Informazio gehiago: RENFE

BIZIKLETA

Hurbilen dauden BiciMAD puntuak

Espalter kalea 1

Jesús kalea 1

Almadén kalea 28

Informazio gehiago:BiciMAD


AUTOA

Hurbilen dauden aparkalakuak

Las Cortes plaza, z/g

Montalbán, 4


AIREPORTUTIK

Metroa

8. linea (aldaketa: 4. eta 2. lineak)

Trena

Recoletos eta Atocha

C1 eta C10 lineak

Autobusa

203. linea

Taxia

Prado Museoaren Lagunen Fundazioa

Lagunen Fundazioak ahal duen babesik zabalena ematen dio Prado Museoari; bertako bildumen ezagutza sustatzen du, eta lotura lanak egiten ditu gizarte zibilaren eta Museoaren artean, gizarteak aktiboki parte har dezan Museoko bizitzan.

Bisitariarentzako Arreta Zentroa

+34 910 68 30 01

cav@museodelprado.es

Zer egin gaur Museoan?

Kontsultatu gure jardueren agenda

Dagoeneko etorri bazara Museora, lagundu iezaguzu hobetzen.

Zure iritzia interesatzen zaigu

Up